Mintzamen edo Ahozko proba: azterketa ereduak HABE, IVAP, EOI Hizkuntza eskola

Mintzamen edo Ahozko proba: azterketa ereduak

Ez dituzu topatzen azterketa eredurik? Lasai hemen asko ikusiko dituzu.

Adibidez, elkarrizketak lantzeko hemen dituzu Mintzamen edo Ahozko proba: azterketa ereduak

B1:     HABE B1. Bakarrizketa. 8 gai

B2: B2 maila Elkarrizketa 5 gai

B2 Bakarrizketa HABE

C1: C1 banakako Mintzamen proba

c1 MAILA ELKARRIZKETA gaiak Mintzamen proba

Gai gehiago euskaragara.net webgunean.

Neskak esaten duen esaldia oso ohikoa da. Baita “K” ahaztea ere. Askotan egiten baduzu, “zuzentasun” atala suspenditu dezakezu.

Elkarrizketa lantzeko euskaltegian bikoteka jartzen dira ikasleak. Arazoa da irakaslea ezin dela aldi berean ikasle guztiekin egon. Horregatik, garrantzitsua da elkarrizketa horiek grabatzea eta ondoren aztertzea zer egin dugun txarto eta zertan hobetu ahal dugun.

Norekin praktikatu?

Begiratu zure inguruan: ikaskideak, senideak (familiakideak), bikotekidea, lankideak, lagunak, auzokideak, ezagunak… ziuraski edukiko duzu norbait praktikatzeko. Eta urrun badaude, telefonoz edo bideo-deiaz ere egin dezakezu.

Zaindu tokia: ahal bada, elkar ondo ulertuko duzuen toki bat aukeratu. Eduki ezazue papera ondoan akatsak, zalantzak eta oharrak apuntatzeko. Hitz egin, besterik gabe, ez da nahikoa. Euskañol barra-barra egingo duzue (hiztegian, espresioetan, atsotitzetan…) eta akatsak egingo dituzue. Horregatik, zaindu hizkera eta saiatu zorrotzak izaten.

Zer egin gure kideak ez badu maila onik? Ideala, irakasle batekin lantzea da. Baina irakaslearekin ezin duzunez denbora guztian egon, eta orduak behar direnez hobetzen hasteko, maila ahalik eta altuen duen batekin egoten saiatu behar duzu. Baina maila baxuagokoa bada ere, aprobetxagarria da. Gainera, maila ona edukitzea ez da nahikoa: pazientzia eta enpatia, akatsak komentatzeko garrantzitsua da. Ez zaudete taberna batean hitz egiten bakarrik. Maila hobetzen saiatzen ari zarete.

Gogoratu: barneratzeko, kanporatzea ezinbestekoa da (para interiorizar hay que exteriorizar). Hitz egiten ikasten da hitz eginez. Eta akatsak azaldu edo kontzeptuak ulertarazteko (para hacer entender), oso garrantzitsua da idatziz jartzea edo norbaiti azaltzea. Ikasteko modurik onena irakastea da. Zuk ikasi duzun zerbait, 4 pertsona ezberdini azaltzen diozunean, orduan, benetan ulertzen eta barneratzen hasiko zara.

Bakarrizketa eta Elkarrizketa.

Bi proba motak praktikatu behar dituzu. Komenigarria da zure telefonoan grabatzea eta gero aztertzea. Zer esan duzu? Nola esan duzu? Hobetu daiteke? Mamitsua da esan duzuna? Korapilatsua da? Zentzua dauka? Hori dena aztertzea beharrezkoa da.

 

Aholku gehiago hemen: euskaragara.net

Aditzak praktikatzeko: deskargatu, inprimatu eta moztu ezazu hurrengoa:

ADITZ DOMINOA

3 thoughts on “Mintzamen edo Ahozko proba: azterketa ereduak HABE, IVAP, EOI Hizkuntza eskola

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude